XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Asko dakizu zuk, eta berritsu bat besterik ez zara.
Gu engainatzea uste ahal duzu? Gezurra diozu; ez gara gu zure beharrean, eta ez dizugu lagunduko.
Beraz, esku-oinek, sabela alde batera uztea erabaki zuten.
Laga zuten sabela egun batzuetan janik eta edanik gabe; sabelari hil zitzaion barruko berotasuna, lehortu eta ihartu zen mingaina egarriz.
Sabelaren lan-ezaz argaldu eta indargabetu ziren esku eta oinak.
Hauek ezagutu zuten nondik zetorkien kalte hura.
Hasi ziren berriro jan-edanak sabelari ematen, baina berandu zen: hil zen sabela, eta hil ziren esku-oinak ere.
Bizi den zernahi gauzak, biziko bada, laguntza beharko du izan.